HAUSNARKETA ESTRATEGIKOAK
Thursday April 10th 2008, 8:23 am
Filed under: Uncategorized

Arduratzen nau. Aurtengo urtea hausnarketa estartegikoen urtea da MCC-ko (edo “Mondragon” esan beharko nuke?) enpresa askotan, eta baita neurea sentitzen dudan Unibertsitatean ere.

 Jakin izan dut gure zuzendaritza batzordeko kideak, hiru fakultatetakoak, Arantzazun eman dituztela egun batzuk gure etorkizunari buruz hitzegiten, geroa perfilatzen, horren inguruan konpromisuak hartzen, eta grina daukat jakiteko norantz egingo ote dugun, zeintzuk izango diren gure erronkak, bai M.U. mailan, bai fakultateei begira eta bai pertsonon ikuspegitik ere.

Gustatuko litzaidake, egiten duguna egiten dugula, harro sentitu ahal izatea; hemen inguruan gabiltzanean edo eta hortik zehar aritzen garenean, guri buruz gauza politak kontatzeko aukera izatea, benetan hala sentitzen edo bizi dudalako. Zoriontsu egingo ninduke, baita, M.U. ez garenon ahoetatik hitz gozoak entzun ahal izatea. 

Ez dakit hausnarketa estartegikoen ondorio bat hori bideratzea den, nik uste dut baietz, bestela, zertarako amets egin? 

Ea, bada!